Bidasoa 2030

Bai, badakigu alarmista eta gehiegizkoa izan daitekeela. Baina agian ez da hainbeste. Dagoeneko denok argi daukagu ingurumena aldatzen ari dela eta horrek zuzenean eragiten diola gure eskualdeari:

Klima-aldaketa mehatxu zuzena da gure kostalderako, baldin eta itsas maila igotzeko aurreikuspenak betetzen badira.

Bidasoa gero eta garbiago dago, egia da, baina ez da nahikoa ibaiaren sinbolo diren izokinak, angulen ondoan, berriro desobiratzeko. Itzultzen diren izokinen populazioa urtez urte jaisten ari da.

Gure arrantzaleek gero eta zailtasun gehiago dituzte kostaldeko ohiko espezieak arrantzatzeko.

Gure ingurunea, ezagutzen dugun bezala, modu itzulezinean alda daiteke.

Hori guztia ingurumen globalari kalte egiten dion bizimodu baten ondorioz. Gauza asko egin ditzakegu dinamika hori aldatzeko, baina badago oso erraza den bat, gure esku dagoena.

BIRZIKLA DITZAGUN GURE HONDAKINAK

Baliabide guztiak ditugu eskura.

Borondate pixka batekin eta etxean ondo antolatuta, ekintza jarraitua egingo dugu ingurunearen eta gure gogobetetze pertsonalaren alde.

Datozen belaunaldiei heziketa, osasun eta zainketa onenak ematen ari gatzaizkie.

Zergatik ez ingurumen on bat?