Lege-oharra
1. Web honen titularraren nortasuna
Informazioaren Gizarteko Zerbitzuei eta Merkataritza Elektronikoari buruzko uztailaren 11ko 34/2002 Legea betetzeko, jakinarazten da honako hau dela www.txinzer.eus helbidearen titularra:
- Sozietatearen izena:
- Servicios de Txingudi - Txingudiko Zerbitzuak S.A.
- IFK zenb.:
- A20214011
- Helbidea:
- Olaberria auzoa, 18 20303 Irun - Gipuzkoa (Espainia)
- Telefonoa:
- 943 639 663
- Faxa:
- 943 639 700
- Posta elektronikoa:
- txingudi@txinzer.eus
- Erregistro datuak:
- Gipuzkoako Merkataritza Erregistroan inskribatua Sozietateen Liburuko 1201 Liburukian, 38. Orrialdean – 554002. Orrian, 1. Inskripzioa
2. Web gune hau erabiltzeko baldintza orokorrak
Webgune honetan sartu eta erabiltzeak “Erabiltzaile” bihurtzen zaitu, eta www.txinzer.eus helbidean argitaratuta dauden baldintza orokorrak berariaz eta baldintzarik gabe onartzea dakar. Horrenbestez, erabiltzeko baldintza orokor hauek irakurri beharko ditu Erabiltzaileak webgune honen bidez eskaintzen diren zerbitzuak ikusi eta, hala behar badu, erabili behar dituen bakoitzean, baldintza horiek aldatuak izan baitaitezke.
Horren harira, “Erabiltzailetzat” hartuko da www.txinzer.eus helbidean garatutako zerbitzuetan eta jardueretan, doanekoak ala kostu bidezkoak izan, sartzen, nabigatzen, erabiltzen edo parte hartzen duen pertsona.
2.1. Xedea eta aplikazio esparrua
Erabiltzeko baldintza orokor hauek www.txinzer.eus webgunerako sarrera, nabigazioa eta erabilera arautzen dituzte, eta baita bertan dauden edukiak, esate baterako, testuak, grafikoak, marrazkiak, diseinuak, kodeak, softwarea, argazkiak, musika, bideoak, soinuak, datu-baseak, irudiak, adierazpenak eta informazioak, erabiltzetik etorritako erantzukizunak ere, eta baita lege nazionalek babestutako beste edozein sormeni eta jabego intelektualari eta industrialari buruzko nazioarteko itunak ere.
Servicios de Txingudi - Txingudiko Zerbitzuak S.A.k baldintza partikularrak ezarri ahal izango ditu zerbitzu espezifikoen erabilerarako edo/eta kontrataziorako aplikatu beharko direnak, eta baldintza orokor hauek osagarri gisa aplikatuko dira.
2.2. Zerbitzuetan sartzeko eta erabiltzeko baldintzak
- Edonor sar daiteke www.txinzer.eus helbidean, aske eta doan. Alabaina, gerta daiteke zerbitzu eta eduki batzuk eskuratzeko, aurretiaz zerbitzu edo produktu hori kontratatu behar izatea. Kasu horietan, berariazko baldintza partikularrak sortuko ditu Servicios de Txingudi - Txingudiko Zerbitzuak S.A.k, eta zure esku utziko ditu, kontratatu aurretik.
- Webgune honetan jasotako zerbitzuak erabili nahi dituzten adin txikikoek beren gurasoen, tutoreen edo legezko ordezkarien baimena beharko dute aldez aurretik, eta horiexek izango dira beren kargu dauden adin txikikoek burututako ekintza guztien erantzule bakarrak.
- Erabiltzaileak, une oro, legearen arabera, baldintza orokor hauei lotuta, indarrean dagoen lege-esparrua, morala eta ordena publikoa errespetatuz, eta Interneten oro har onartzen diren jardunbideen arabera, erabili behar ditu webgune honetan dauden zerbitzuak.
- Web honetan dauden harpidetza-inprimakien bidez emandako informazio osoa benetakoa, legezkoa, egiazkoa, zehatza eta eguneratua dela bermatzen du Erabiltzaileak. Erabiltzailearen ardura da Servicios de Txingudi - Txingudiko Zerbitzuak S.A.ri berehala jakinaraztea, baldin eta emandako informazioan inolako aldaketarik badago.
- Erabiltzaileak ez du sartuko web honetako sistema informatikoak kaltetu edo aldarazteko birus, programa, makro edo karaktere-segidarik; ez du oztopatuko beste erabiltzaile batzuen sarbidea, baliabideak era masiboan erabiliz; ez du web honetako daturik hartuko publizitatean erabiltzeko; ez ditu webgune honetan jasotako edukiak erreproduzituko, kopiatuko, banatuko, eraldatuko edo hirugarrenen eskura jarriko; ez du inolaz erabiliko web honetako zerbitzurik, baldin eta jabetza intelektuala, sekretu industrialak, hitzarmen-konpromisoak, edo hirugarrenen ohore, irudi eta intimitate eskubideak kaltetzea badakar; ez du bidegabeko lehiarik egingo, ez eta legez kanpoko publizitaterik ere.
- www.txinzer.eus webgunean zerbitzu bat kontratatzeko edo erabiltzeko, Erabiltzaileak erregistratu egin behar badu, egiazko eta legezko informazioa eman behar du. Erregistratu behar izateagatik, Erabiltzaileari pasahitz bat eman bazaio, erabiltzaileak konpromisoa hartzen du pasahitzak zentzuz erabiliko dituela eta zerbitzu horietan sartzeko pasahitza isilean gordeko duela. Horrenbestez, Erabiltzaileen ardura izango da ematen zaizkien edozein identifikatzaile edo/eta pasahitz behar bezala babestea eta isilean gordetzea, eta ez aldi baterako eta ez betirako, hirugarrenei hura erabiltzen ez uzteko konpromisoa hartzen dute, eta beste edozeini sartzen ez uzteko konpromisoa ere. Ondorioz, Erabiltzaileak behar bezala ez babesteagatik edo galdu izanagatik, norbaitek Erabiltzailearen pasahitzak erabiltzen baditu www.txinzer.eus webgunean sartzeko, Erabiltzailea izango da bertan egiten dituen ekintza guztien erantzulea. Pasahitzak galdu, lapurtu edo baimenik gabe erabiltzen badira, Erabiltzaileak berehala eman behar dio horren berri Servicios de Txingudi - Txingudiko Zerbitzuak S.A.ri, berak baliogabetu ditzan. Servicios de Txingudi - Txingudiko Zerbitzuak S.A.k ez du inolako erantzukizunik izango baimendu gabeko hirugarrenek burututako ekintzen aurrean Erabiltzaileak aipaturiko jakinarazpen hori egiten ez duen bitartean.
3. Jabetza intelektualaren eta industrialaren eskubideak
Servicios de Txingudi - Txingudiko Zerbitzuak S.A. da www.txinzer.eus osatzen duten elementu guztien jabetza intelektual eta industrialeko eskubideen titularra, marka, merkataritza izena edo zeinu ezaugarria barne. Bereziki, eta mugatzailea izan gabe, egile eskubideak babesten ditu diseinu grafikoa, iturri-kodea, logoak, testuak, grafikoak, ilustrazioak, argazkiak, soinuak eta webgunean jasotako gainerako elementuak.
www.txinzer.eus helbidean sartzeak edo nabigatzeak ez du esan nahi, inolaz ere, Servicios de Txingudi - Txingudiko Zerbitzuak S.A.k bere jabetza intelektualeko eta industrialeko eskubideei uko egiten dienik, besteren esku uzten dituenik edo eskubide horiek guztiak nahiz batzuk erabiltzeko baimena ematen duenik Erabiltzailearen erabilera pertsonalerako.
Horregatik, Erabiltzaileak onartzen du erakundearen eskubide intelektuala eta industriala urratzea dela Servicios de Txingudi - Txingudiko Zerbitzuak S.A.ren berariazko baimen idatzirik gabe, www.txinzer.eus webguneko edukien zati bat edo eduki guztiak erreproduzitzea, kopiatzea, banatzea, merkaturatzea, eraldatzea, berrerabiltzea, jakinaraztea eta, oro har, ustiatzeko beste edozein modu erabiltzea, horretarako edozein prozedura erabilita.
Datu pertsonaltzat hartzen ez den edozein informazio, Interneten bidez www.txinzer.eus helbidera norbere borondatez bidaltzen dena (edozein oharkizun, iradokizun, ideia, grafiko eta abar barne) Servicios de Txingudi - Txingudiko Zerbitzuak S.A.ren jabetza esklusiboa izatera pasako da, eta hark informazio hori erabiltzeko eskubide guztiak izango ditu. Horrek ez du inolako konpentsaziorik ekarriko ez bere alde eta ez beste edozein pertsonaren alde.
4. Erantzukizunen eta bermeen erregimena
- Servicios de Txingudi - Txingudiko Zerbitzuak S.A.k ez du bermatzen www.txinzer.eus webgunean eskaintzen diren zerbitzuen edo informazioaren zuzentasun, fidagarritasun, baliagarritasun, egiazkotasun edo zehaztasunik; beraz, erakunde honek baztertzen du erabiltzaileak webean jarritako itxaropenen ondorio edo webaren erabilera okerraren ondorio diren era guztietako kalte-galeren aurreko erantzukizun zuzena edo zeharkakoa.
- Servicios de Txingudi - Txingudiko Zerbitzuak S.A.k adierazten du neurri teknikoak nahiz antolaketa mailakoak hartu dituela, webak behar bezala funtziona dezan eta birusik eta osagarri kaltegarririk izan ez dezan, bere ahalmenek eta teknologiaren egoerak eskaintzen dioten gaitasunaren barnean betiere; hala ere, ondoko erantzukizun hauek ezin ditu bere gain hartu: (a) www.txinzer.eus webean jasotako edukien eta zerbitzuen jarraitutasuna eta eskuragarritasuna; (b) aipatutako eduki horietan akatsik ez egotea, ezta gerta litekeen edozein hutsegite zuzentzea ere; (c) www.txinzer.eus webean birusik edo/eta bestelako osagarri kaltegarririk ez egotea; (d) hartutako segurtasun neurrien gotortasuna; (e) www.txinzer.eus webeko segurtasun sistemak urratzen dituen edozein pertsonak sor litzakeen kalte-galerak.
- Erabiltzailea izango da erantzule bakarra hirugarrenen aurrean, berak www.txinzer.eus webera edozein komunikazio bidaltzen duenean edo bere izenean bidaltzen denean, eta web honetan dauden edukiak eta zerbitzuak legez kanpo erabiltzen direnean.
- Servicios de Txingudi - Txingudiko Zerbitzuak S.A.k eskubidea izango du www.txinzer.eus weberako sarrera, aldi baterako eta aldez aurretik jakinarazi gabe, bertan behera uzteko, mantentze, konpontze, eguneratze edo hobetze lanak direla-eta. Ahal den guztietan, Servicios de Txingudi - Txingudiko Zerbitzuak S.A.k ohar bat argitaratuko du bere webean, behar den aurrerapenez, zerbitzuak eteteko aurreikusita dagoen eguna jakitera emateko.
- Servicios de Txingudi - Txingudiko Zerbitzuak S.A. ez da erantzule izango www.txinzer.eus webean izan daitezkeen beste web orri batzuetarako loturen bidez erabiltzaileak eskuratzen dituen webgune batzuen aurrean, webgune horien kontrolik ez duelako eta erakundearen helburua Erabiltzaileari beste informazio-iturri batzuen berri ematea delako; hala bada, webgune horiek dituzten edukiak bere erantzukizunez eskuratuko ditu erabiltzaileak eta webguneak arautzen dituzten baldintzetan.
- Servicios de Txingudi - Txingudiko Zerbitzuak S.A.k ez du erantzungo bere webean eskaintzen dituen eduki eta zerbitzuez erabiltzaileek egiten duten erabileraren aurrean. Ondorioz, ez du bermatzen erabiltzaileek aipatutako edukiak eta zerbitzuak erabilera baldintza orokor hauen arabera erabiliko dituztenik, ezta arduraz erabiliko dituztenik ere.
5. Iraupena eta aldaketa
- Servicios de Txingudi - Txingudiko Zerbitzuak S.A.k eskubidea du webean sartzeko baldintza orokor hauek guztiak edo batzuk aldatzeko; egiten diren aldaketak www.txinzer.eus webean argitaratuko ditu. Halaber, aldez aurretik adierazi gabe, egokitzat jotzen dituen aldaketak egin ahal izango ditu webgunean, eta bertan eskaintzen diren edukiak eta zerbitzuak, eta baita horiek agertzeko edo kokatzeko modua ere, aldatu, ezabatu edo gehitu. Hala bada, erabiltzailea www.txinzer.eus webean sartzen den aldi bakoitzean bertan argitaratuta daudenak izango dira indarrean dauden baldintza orokorrak, eta ondorioz, Erabiltzaileak aldiro irakurri beharko ditu erabilerari buruzko baldintza orokorrak.
- Baldintza berezietan xedatutakoa alde batera utzita, Servicios de Txingudi - Txingudiko Zerbitzuak S.A.k edozein unetan amaitu, eten edo bertan behera utz dezake, aurretik jakinarazi gabe, orriko edukiak eskuratzeko aukera, eta Erabiltzaileak ezin izango du horregatik kalte-ordainik eskatu.
6. Cookie-en politika
6.1. Zer dira cookie-ak?
Cookie-ak testu artxibo txikiak dira, zure ordenagailuan deskargatzen direnak webgune batean sartzen zarenean.
Ez dira birus gaiztoak, baizik eta Interneten era askotako zerbitzuak emateko funtsezko papera betetzen duten tresnak. Webean zein hizkuntzatan nabigatu nahi duzun gogoratzeko, webgunearen funtzionaltasuna optimizatuko duten estatistikak jasotzeko edo zure sare sozialetan gure edukiak partekatzeko balio dute, besteak beste.
6.2. Nolako cookie-ak erabiltzen ditu web orri honek?
- Cookie teknikoak. Guk geuk sortu eta kudeatutakoak dira, aukera ematen dutenak gure web orrian nabigatzeko eta bertako aukerak eta zerbitzuak baliatzeko.
- Analisi cookie-ak. Guk geuk edo hirugarrenek tratatutakoak, aukera ematen digutenak web orriko erabiltzaile kopurua kuantifikatzeko eta web orriaren erabilpenaren estatistikak neurtu eta aztertzeko.
Inolaz ere ez dugu eskuratzen erabiltzaileen datu pertsonalik eta bermatuta dago webean nabigatzen duen ororen pribatutasuna.
6.3. Nola desaktibatu gure cookie-ak (edo beste edonorenak)
Nabigatzaile gehienek cookie-ak automatikoki onartzen dituzten arren, nabigatzailearen konfigurazioa aldatu dezakezu zure ekipoan instalatuta daudenak baimentzeko, blokeatzeko edo ezabatzeko.
- Nola konfiguratu cookie-ak Internet Explorer nabigatzailean.
- Nola konfiguratu cookie-ak Google Chrome nabigatzailean.
- Nola konfiguratu cookie-ak Firefox nabigatzailean.
- Nola konfiguratu cookie-ak Safari nabigatzailean.
7. Aplikatu beharreko legeria eta jurisdikzio eskumena
Servicios de Txingudi - Txingudiko Zerbitzuak S.A.ren eta erabiltzailearen arteko harremanak, aplikatu beharreko legeriari eta eskumena duen jurisdikzioari buruz indarrean dagoen araudiak arautuko ditu. Hala ere, alderdiek foru batera jotzeko aukera aurreikusten duenean araudiak, Servicios de Txingudi - Txingudiko Zerbitzuak S.A.k eta erabiltzaileak Irungo hiriko Epaitegi eta Auzitegietara joko dute, legokiekeen beste edozein forutara jo gabe.