Lagunduko dizugu

Txingudiko Zerbitzuak-ek baliabide ugari eskaintzen dizkizu birziklatzeko lana errazteko.

Zure auzora joango gara

Zuengana hurbildu nahi dugu, eta jakin nahi dugu zerk eragozten dizuen birziklatzea bezain erraza eta onuragarria den zerbait egitea. Irun eta Hondarribiko auzo guztietara joango gara, zure auzoan bulego mugikor bat jarriko dugu hilabetez, izapideak errazteko. Bertan ere materia organikoa bereizteko ontzi bat eta poltsa jaso ahal izango dituzu.

Etxean bisita egingo dizugu, zalantzak argitzeko.

Hemen esango dizugu noiz joango garen zurera:

Urriaren 29tik azaroaren 27ra arte, Hondarribiko martxoaren 8ko plazan egongo gara.

Txinzerren ingurumen-hezitzaileek Portua Auzoko eta Alde Zaharreko 1.380 etxebizitza bisitatuko dituzte.

Bulego mugikorraren ordutegia astelehenetik ostiralera 10:30/14:00 eta 16:30/20:00 izango da eta larunbat goizetan 9:00/14:00

Zalantzarik al duzu non botatzen diren hondakinak?

Aplikazio honetan 800 elementu baino gehiago non gordetzen diren argituko dizugu. Ziur hobeto birziklatzen lagunduko dizula.

Aplikaziora joan

Informazio-liburuxka

Tamaina handiko garbiguneak eta mikrogarbiguneak

Garbigune bat dago Irunen, eta beste bat Hondarribian, etxean soberan geratzen diren tamaina handiko horiek uzteko. Ordutegi estentsiboak dituzte eta doakoak dira.

Ikusi garbiguneak

Gainera, bi hirietan 9 mikrogarbigune daude, etxetresna elektriko txikiak, txigorgailuak, irabiagailuak, zartaginak, erradiografiak, pintura-poteak eta abar uzteko.

Microgarbigune

Mikrogarbiguneen kokapena

Irun

  • Alde Zaharra
    Urdanibia Plaza, 007-S
  • Dunboa
    Poxpologile Kalea, 4
  • Anaka
    Calle de Agina, 13
  • Artia
    Darío Regoyos Kalea, 17
  • Erdialdea
    Aureliano López Becerra Kalea
  • Katea
    Bizkaia Kalea, 17
  • San Migel
    Lepanto Kalea, 12

Hondarribia

  • Portua
    Bernat Etxepare Kalea, 18
  • Amute - Kosta
    Amute Auzoa, 7

Argitu edozein zalantza

Zure esanetara gaude zure zalantza guztiak argitzeko eta Bidasoaldeko ingurumenarekiko konpromisoa ahalik eta gehien errazteko.